BESTELAKOAK

MusikHerria herri diskoetxeak ateak itxi ditu

MusikHerria herri diskoetxea 2005. urtean eratu zuten musizale gazte batzuk GazteMugi topaketetan baitan, musika mundua iraultzeko asmoz. Hala, 74 talde eta bakarlariren 82 disko argitaratu ostean, zigiluak trasteak utzi ditu. “Hasten diren gauza guztiei bezala, guri ere, agur esateko ordua heldu zaigu”, jakinarazi du musikaren esparruko herri ekimenak.

Erabaki horren atzean fundamentuzko arrazoiak daudela iragarri dute zigiluaren kideak, hala nola, indartsu hasi arren, ez dituztela ideiak eta diskurtsoak berritu; kapitalismoarekin krisiak ez duela eraginik izan azken erabakian; eredu merkantilista betikotu nahi dutenen aurrean egitasmo autogestionatu bat aurrera eramateko zailtasunak direla, eta, azkenik, kolektiboaren inertzia gainditzeko zailtasun are larriagoak direla.

“Azken finean, 7 urte hauetan, MusikHerriako kideok hainbat ideia eta zenbait ikuspegi sortzen joan gara eta, askotan, kolektiboaren erritmo eta jarraikortasun faltagatik, ideia berri guztiak kaxoi batean geratu dira, hau da, kontzeptu berriak kaleratzeko oztopo nagusiena eragilea bera bihurtu da, MusikHerria bera esan nahi dugu”.

Halere, herri diskoetxeko kideek bide berriak bilatuko dituztela iragarri dute: “MusikHerriak, kolektibo bezala, ez du gehiagorako ematen. Beraz, ikusiko dugu ze sorpresak dakarzkigun ideia berrien zabaltze honek!”.

Amaitzeko, zigiluko kideek jakinarazi dute, ekimen honekin atera duten diru urria Lodosako Ibaialde ikastolari emango diotela. “Ez da diru asko izango, baina MusikHerriaren ibilbideak bukaera duina izateko modu onena iruditu zaigu”.

Animo, beraz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button