BESTELAKOAK

Eskafandrak ‘King Kong teoria’ liburua aurkeztuko dugu Errenteria-Oreretan

Eskafandra kolektiboak Virginie Despentesen King Kong teoria liburua aurkeztuko du gaur, Errenteria-Oreretan, Eraldaketa Feministarako Eskolaren baitan.

Eskafandraren arabera, “Itziar Diez de Ultzurrunek itzulitako liburuaren gainean arituko dira Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga. ‘King Kon ehiza’ argazki erakusketarekin Ainara Lasa Perez
eta zuek denak. Ondoren, Herriko plazan ‘King Kong neska’ bakarrizketa, Josune Gorostegiren eskutik”.

Itziar Diaz de Ultzurrun (Iruña, 1967) euskal filologoak itzuli du Virginie Despentes (Nancy, 1969) idazlearen Kin Kong Teoria lan ezagun eta arrakastatsua; Elkar eta Jakinek argitaratutako Eskafandra bilduma feminista sailaren baitan plazaratzen den bigarrena lana da. Saiakerak “begirada erradikal eta kritiko bat” biltzen du, feminismoaren barruan. Itzultzailearen esanetan, “XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button