MUSIKA

Bilboko Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko aukera

Azaroaren 15etik 18ra bitarte FIG Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian. Aurten ekimenaren zazpigarren edizioa izango da.

Zazpigarren edizio horren harira, jaialdiaren antolatzaileek lehiaketa bat ondo dute, Open Portfolio Fig lelopean. Lehiaketa horretara proposamenka bidali ahalko dira irailaren 7ra arte. Proiektuok helbide honetara bidali beharko dira: openportfolio@figbilbao.com. Gehienez 17 sortzailek parte hartu ahalko dute. Ekimenaren xedea da gazte sortzaileen lanak sustatzea.

Lehiaketaren bigarren deialdia da hau, martxoan lehenengoa egin baitzuten. Deialdi horretan lau finalista aukeratu zituzten, eta bigarren honetatik beste lau aterako dira, urriaren 5ean eta 6an, Bilboko Zabalgune planzan egingo den jardunaldi batean.

Hala, zortzi hautatuek beren lana k erakutsi ahalko dituzte azaroan egingo den FIG Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian. Horretarako erakusketa-gune propioa izango du. Horretaz gainera, egonaldi bat ere eskuratuko dute, A Coruñako Betanzos udalerrian dagoen Estanpa Garaikideko Nazioarteko Zentroan.

Lehiaketari lotutako xehetasun guztiak jaso nahi izanez gero: figbilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button