MUSIKA

Willis Drummond hirukote arituko da Japonian

Willis Drummond taldeak iragarri du hirukote arituko dela hurrengo kontzertuetan. Joseba Balaztenak talde utzi eta gero, hirukote aritzea erabaki du Iparraldeko taldeak. “Entseguetan oso ondo pasatzen da eta zuzenean jotzeko gogo handia dugu”.

Formatu horretan egingo duten estreinako emanaldia etxean izango da, Baionan, otsailaren 10ean, Magneto aretoan, Bar Fest jaialdiaren hamargarren edizioaren baitan.

“Willis Drummond hirukote gisa sortu genuen duela 15 urte. Ondotik lau izan gira, gero bost 5 eta gero berriz lau. Josebari kriston agurra egin genion, batez ere Bilboko Kafe Antzokian, Rafa eta Pollux gurekin izan ziren, gure talde-familia besta hartan. Gauzak horrela direla eta, hirukote gisa segitzea erabaki dugu!”.

Otsailean, halaber, Japoniara joango da hirukotea, lau kontzertu emateko asmoz: 13an, Shibuya hiriko Lush aretoan; 17an, Shinjuku-ko Motion lokalean; 18na, Shinjuku hiriko Café Lavandería-n; eta, azkenik, Shimokitazawa-ko Three aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button