MUSIKA

Musika-Música jaialdiaren 22. edizioa gaur hasiko da

Gaur, martxoak 3, 19:00etan, Musika-Música jaialdiaren XXII. edizioa hasi egingo da. Lehen kontzertua Arriaga Antzokian izango da, eta protagonista Felix Mendelssohnen Uda gau bateko ametsa lana izango da. Kasu horretan, Bilboko Koral Elkartea eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko dira, Erik Nielsenen batutapean, Naroa Intxausti eta Ainhoa Zubillagaren ahotsekin batera.

Martxoaren 3tik 5era Notak & Letrak izenburupean, Musika-Música jaialdiaren XXII. edizioa garatuko da, eta bertan, “garai eta estilo artistiko desberdinetako konpositoreen eta idazleen arteko elkarrizketa aztertuko du ohiko maratoi formatuan, 70 kontzertu baino gehiagorekin hiru egunetan”.
Programazioaren zatirik handiena Euskalduna Jauregian egingo da, areto ezberdinetan eta aldi berean antolatuko diren 45 minutu inguruko emanaldiekin.
Hala, gaur berton, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, 100 Cymbals soinu bidezko esperientzia paregabea egongo da entzungai, Les Percussions de Strasbourg taldearen eskutik.

Aipagarria ere bada jaialdian entzungo diren emakumezkoen ahotsak. Ostiralean bertan, Euskalduna Jauregiko 0E Aretoan, Ruth González sopranoak, Jan Antem baritonoarekin eta Ensemble Galdósekin batera, El Teléfono obra antzeztuko du, Jaialdiak aurkezten duen lehengo opera, María Goiricelayaren eszena-zuzendaritzapean.
Beste izen garrantzitsu batzuk honako hauek dira: Joanna Freszel sopranoa, Judith Jáuregui pianojolea, Ana María Valderrama biolinista, Mariam Batsashvili pianojolea, Cristina Esclápez pianojolea, Naroa Intxausti sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Olatz Saitua sopranoa, Itxaso Sainz de la Maza pianojolea,

Egunez eguneko programazio guztia Musika-Música jaialdiak dauka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button