MUSIKA

Heineken Jazzaldiak bere tamaina moldatuko du

Datorren uztailaren 22tik 26ra tamaina txikiagoko edizio bat ospatuko du Heineken Jazzaldiak.

Joan den abenduan, Donostiako Heineken Jazzaldiak 2020ko uztailaren 22tik 26ra bitartean ospatu behar zen 55. edizioaren programazio nagusia iragarri zuen, bai eta sarrerak salgai jarri ere. Baina denok dakigunez, programa hori gauzatzea ezinezkoa izango da gaur egun.

Baina jazzaldiak ekitaldi publikoa izateko bokazioa duenez, jende kopuru eta edukierari begirako edizio txikiago bat egingo du aurten, betiko tokian, Trinitate plazan.

Horren ondorioz, tokiko publikoari eskainitako edizioa izango da, tokiko artistek osaturiko programazioarekin. Parte hartuko duten taldeak ekainaren azken aldera edo uztailaren lehen egunetan iragarriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button