IKUS-ENTZUN

Hegoak Alde zineklubeko programazioa

Hegoak, Euskadiko Gay, Lesbiana, Transexuala eta Bisexualen Elkarteak, Hegoalde Alde zinekluba abiatu du; iragan apirilaren 3an egin zuten lehendabiziko emanaldia, Lesbicomicortos, eta atzo, apirilak 10, bigarrena egin dute: Xavier Dolan zuzendariaren J’ai tué ma mére (2008, Kanada). Guztira, hamaika emanaldi egingo dituzte, ekainaren 26ra arte, eta Bilboko egoitzan proiektatuko dira, 19:30ean.

Honatx filmen izenburuak eta datak: Apirilak 24 , Hedwig and the Angry Inch (J. C. Mitchell, 2001, AEB); maiatzak 8, The Night Watch (Richard Laxton, 2011, Erresuma Batua); maiatzak 15 , Weekend (Andrew Haigh, 2011, Erresuma Batua); maiatzak 22, Gigola (Laure Charpentier, 2012 Frantzia); maiatzak 29, Ander (Roberto Castón, 2009, Euskadi); ekainak 5,  Circumstance (Maryam Keshavarz; Frantzia, AEB, Iran); ekainak 12,  Born This Way (Shaun Kadlec, 2013, AEB eta Kamerun); ekainak 19, Lesbiana. Une révolution parallele (M. Fougère, 2012, Kanada); eta, amaitzeko, ekainak 26, Parada (Srdjan Dragojevic, 2012, Serbia)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button