ARTEA

“Ni, zuhaitza” Iñaki Larrea argazkilariaren erakusketa, Iruñean

Iñaki Larrea argazkilariak Ni, zuhaitza izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Labearen Aretoan. Erakusketa zabalik izango da abuztuaren 21era arte.

Zuri-beltzezko hamabi argazkiz osatzen da erakusketa. Irudiotan natura da protagonista nagusia.

Argazkilariaren esanetan, “kapsulatutako naturak inguratzen gaitu, antzina landare-oparotasuna izandakoaren arrasto txikiak. (…) bizitzaren pertseberantzia gogorarazten digute. (…) Ni, zuhaitza erakusketak izaki bizidun orok, bere baldintzen arabera, egokitzeko, borrokatzeko eta bizirauteko duen gaitasuna adierazi nahi du”.

Informazio gehiago: fotografialarrea.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button