MUSIKA

Hartz talde gazteak Gasteizen joko du bihar

Hartz talde azkoitiarrak Gasteizko Parral tabernan joko du bihar, 20:30etik aurrera. Hiru musikari gaztek abiatutako egitasmoa da Hartz: Axi Etxeberria (baxua), Intza Arakistain (batería) eta Beñat Rodriguez (gitarra eta ahotsa).

Azkoitiko rock band duela urtebete inguru eratu zen, eta bere proposamenean, Willis Drummond edo Anari bezalako taldeen eraginak nabaritzen dira.

Gasteizko Geu Elkartearen arabera, “Urte beteko bizitza du proiektuak, eta aurreko urteko martxo aldean eman zituen lehenengo kontzertuak. Rocka kalifikatzen du taldeak bere musika, nahiz eta etiketen oso fana ez izan”.

Oraintsu kontzertuak egiten hasi dira, eta maketa bat ere sareratu dute. Hemen duzu entzungai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button