MUSIKA

Madcaps eta Throw Down Bones, “Baiona Bar Fest” jaialdian

Gaurtik larunbatera bitarte, hainbat taldek joko dute Baionako ostatuetan, Baiona Bar Fest izenburupean. Hala, gaur bertan, Magento tabernan, Madcaps eta Throw Down Bones bandek joko dute 21:30etik aurrera.

Madcapsek Rennee hiri frantseseko taldea da, eta garage-pop doinuak jorratzen ditu. Oraintsu, Hot Sauce lana argitaratu dute.  Throw Down Bonesek, berriz, elektronika, kraut, post-punk eta psikodekia uztartzen dituen bikote italiarra da.

Bihar, halaber, beste bi kontzertu izango dira Pyrenees lokalean: Hor Hor taldeak joko du, 19:00etan, eta Magneton, jon Smoke & Smoky dogs, Concrete Carpark eta NUL taldeek, 22:00etan.

Ostiralean, hiru emanaldi izango dira: 19:00etan, Sankaran, Grand Guru, eta 22:00etan, Ptit Puben, Lie Detectro donostiarrak eta Zamai Cafen, Faux Oh Oh.

Azkenik, larunbatean, Kalosrape Ostatuan, Yelli Yelli taldeak joko du, 20:00etan, eta Magneton, hiru talde izango dira, 22:00etan: Los Cosmeticos, Radiator, eta Pierre & Bastien. Emanaldien ostean, DJk izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button