IKUS-ENTZUN

Begirada laburra Frantziako zinemari, Iruñean

Hil honetan Frantziako zinema da protagonista Nafarroako Filmotekan, “lan galo guztiek ez direlako gure erakusketa aretoetara iristen, nahiz eta oso hurbil egon, eta eskaintza saturazioak filmografia hori heltzea oztopatzen du”.

Frantziako zinema zikloaren barruan, lau lan programatu dira. Joan den astean lehena pantailaratu  zen: Tomboy. Bihar da bigarren saioa fikzio pelikula batekin: Le temps de l’aventure (Jérôme Bonnell, Frantzia-Belgica-Irlanda, 2013). Amour fou gaiaren inguruko filma da.  “Begiradak gurutzatzen dituzten bi ezezagun, keinu sinple hori Alix emakume frantsesaren (Emmanuelle Devos) eta bagoian bere parean eserita doan gizon irlandar misteriotsuaren (Gabriel Byrne) bizitzak aldatuko ditu”.

Hurrengo saioak dokumentalaren mundura lerratuko dira. Datorren asteko saioan (hilak 17), nabarmendu behar den L’image manquante (Rithy Panh, Frantzia-Kanbodia, 2013) filma emango da. Pol Pol erregimeneko soldadurk Camboyako hiriburua hartu zut en 1975eko apirilaren 17an, eta biztanleak lan kontzentrazio esparruetara bidali zituzten, eta gauza material guztiak konfiskatuak izan ziren. Gero torturak eta exekuzioak izan ziren. Filmak duen punturik deigarriena da istorioa buztineko irudiekin kontatzen dela. Izugarria!

Egitaraua itxiko duen filma (hilak 24) Demain (Cyril Dion, Mélanie Laurent, Frantzia, 2015) izan  da. Nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza babestu beharra sentitzen duten hainbat pertsonen bizipenak eta iritziak zabaltzen dituen dokumental ederra!

Nafarroako Filmotekan dituzu gako guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button