MUSIKA

Kasernarat taldearen doinu akustikoak, Oñatin

Irun eta Oreretako musikariek osatutako Kasernarat taldeak Oñatiko Pako tabernan joko du, igandean, urtarrilak 25, 19:30ean. Hirukoteak hainbat lehiaketetan parte hartu du, eta folk eta rock doinuak jorratzen ditu.

Talde gipuzkoarrak iaz argitaratutako Inoiz izan ginena single aurkeztuko du, baita 2012an plazaratutako lan luze homonimoa ere. Horretaz gainera, 2013an, kantu bat ere bildu zuten Bidasoa Attak?!?! Bilduman. Egun, iraupen luzeko bigarrena lan prestatzen ari dira.

Azkenik, hainbat sari ere jaso dituzte parte hartu duten lehiaketetan: Rockein! musika lehiaketan euskarazko talderik onena; Piraten musika lehiaketan epaimahaiaren saria eta Musikirun lehiaketako  bigarren saria, besteak beste. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button