IKUS-ENTZUN

Euskarazko film labur umoretsuen rallya, Zarautzen

Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika gaztetxeak euskarazko film labur barregarrien egun osoko rallya antolatu du ekainaren 1ean.

Partaideak taldeka aurkeztu beharko dira eta gehienez lau minutuko iraupena duten lanak egin beharko dituzte. Filmak egun horretan, ekainak 1, filmatuak izango dira, eta 19:30ean entregatuko dira.

Antolatzaileen arabera, “ekainaren batean kamerek eta fokuek hartuko dute Zarautz. Gidoiek berdura plazan egingo dituzte erosketak eta aktoreak ez ditugu desberdinduko zinegotziengandik. Egun batez, egun bakar batez bada ere, fikzioa izango da egia bakarra. Izan ere, 2000 urtetan aurreneko aldiz, Putzuzulo Amets Fabrikak film laburren rallya antolatu du”.

Rallyan parte hartu duten lanak 20:00etan proiektatuko dira gaztetxean, eta afaldu ostean, kontzertua izango da, 22:30ean: Arraultz Ustelak, Street Boy Army, Hilkar eta Erantzun.

Rallyaren inguruko xehetasun guztiak eta izena emateko orria: www.zeatikezpa.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button