MUSIKA

Gozategi taldearen musika bertsoekin uztartuta

Seigarren diskoa da uda baino lehen Gozategi koadrilak kaleratu zuena, Bizi-Bizirik, eta horixe adierazteko bildu dituzte euren kanta alaiak, jo eta jo gozatzen dutela eta bizirik daudela musikalki esateko. Urte asko daramatzate musikaren munduan eta egoera pertsonala asko aldatu da bakoitzarengan, hala ere, bakoitzaren bizitzaren gidoia musika izan da eta honek batu ditu.
Disko berria alde guztietatik, izan ere, ohiko partaide (4) izatetik, talde handiago batera pasatu dira, orain sei taldekide baitira, eta beste aldetik, sonoritate eta beste tinbre batzuk eskuratu dituzte, triki soinuak elaboratuagoak dakartzate, metalak, bibolinak, programazioak eta tronpetak sartu baitituzte obra honetan.

Euren nortasun ironiko, umoretsu, baina zuzenari uko egin barik, sen berrituarekin datoz David Nanclares, Asier Ercilla eta Asier Gozategi. Hauez gain, Ruben Salvador tronpetarekin, Asier Ituarte tronboiarekin, Joe Gonzalez saxoarekin, Fran Lasuen bibolinarekin, Iñigo Egia perkursiorekin eta Asier Ercilla programazioarekin osatu da Babel Musik zigiluak atera zuen Bizi-Bizirik lan hau.

Orain, Plateruenan entzuteko parada izango duzue Gozategiren musika eta bertsolariak, dena batera.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button