BESTELAKOAK

“Thinking Football”, edo futbola pentsatzen lehiaketa

Loraldia Festibalaren barruan, Athletic Fundazioarekin elkarlanean, Thinking Football film labur lehiaketa antolatu da. Futbola pentsatzen gaia duten filmak aurkeztu behar dira, gehienez bi minutukoak eta euskaraz. Irabazleak 1.200 euroko saria izango du, eta epaimahaiak aukeratutako filmak San Mamesen proiektatuko dira partidu egunetan. Lanak entregatzeko epea apirilak 6 da.

Nahi duen pertsona orok parte har dezake. Baina aurkeztutako lanean 16 urtetik beherako neska-mutilik agertuko balitz, ezinbestekoa litzateke guraso edo tutoreen baimena izatea. Generoaren aldetik guztiak onartuko dira; animazioa, dokumentala…

Lanak WeTransfer bidez (wetransfer.com) bidali behar dira komunikazioa@loraldia.eus  helbidera. Mezuan egilearen izen-abizenak, telefonoa eta lanaren izenburua bidali behar dira.

Aitor Abaroa, Leire Palacios, Iratxe Fresneda, Jon Maia, Asier Arrate eta Ana Angulo adituek osatuko dute epaimahaia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button