BESTELAKOAK

Bilboko Arte Liburu Azokan izena emateko epea zabalik da

BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren bigarren edizioa egingo da abenduaren 11tik 14ra bitarte. Bertan, norberak argitaratutako lanak, argitaletxeek eta liburu-dendek parte har dezakete. Fanzineek ere euren tokitxoa izango dute.

Izena emateko epea zabalik da; inskripzio hori ekimenaren webgunearen bitartez egin behar da, urriaren 20tik azaroaren 20ra bitarte.

Banizu Nizuke elkarteak ondu du BALA azoka, Eusko Jaurlaritza, Grafilur inprenta eta nontzeberri.com eta ladocena.es webguneen laguntzarekin.

Azokaren xedea da argitaletxe, inprenta, liburu-denda espezializatu eta artista autoeditatuen arteko topaketa-gunea izatea. Horretarako, standak, hitzaldiak, aurkezpen-ekitaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatuko dira.

“Arte liburu, argazkigintza, arlo grafiko, norberaren argitalpen eta argitalpen berezi edo fanzineekin lotutako jardun-plataforma da”.

Informazio gehiago: banizunizuke.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button