BESTELAKOAK

“Gureak Egin” kultur laborategia

Euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da Gureak Egin programa. Urriaren 13ra bitartean izena emateko epea zabalik dago, eta urriaren 15etik 2022ko maiatzaren 27ra arte garatuko da.

Ekimenaren nondik norakoak honela deskribatu dituzte antolatzaileek: “Gertuko kultur errealitatean oinarria izanen duen eskola, esperientzia bakar eta berezia izanen da Gureak Egin mintegia. Kultura euskaraz sortu eta ematen duten kultur adierazpideetara gerturatzea, inguratzen dituen errealitatea eta bizi diren testuinguruan arreta nabarmena jarriz.
Asmoa ez da aisialdi eskaintza hutsal bat egitea, haragoko helburua dugu. Praktika sortzaile edo artistikoak burutuz, bertako kultur adierazle eta espresioekin lotuneak eraiki eta eredu propioak sortuko ditugu. Inguratzen gaituzten kultur zeinu, ohitura edota espresioetara hurbilduz geure aldarrikapen propioak eraikiko ditugu Gureak Eginen. Kultur adierazpide eta praktikek, inguratzen gaituena hobe ulertzeko, berau zalantzan jartzeko edo trinkotzeko tresnak ematen baitizkigute”.

Hainbat helbururekin sortu da ekimena, tartean, Iruñean bizi diren kultur adierazpenak ezagutu, transmititu eta lantzea; pentsamendu kritikoa garatzen laguntzea; genero-estereotipoak eta desberdintasunak gainditzen lagunduko duten erreferente kulturalak ezagutzera ematea eta sortzea; harremanak euskaraz saretzea; edo emozioak, iritziak eta ideiak sormenaren bidez adierazteko baliabideak eskaintzea.

Jakingarri guztiak: Gureak Egin programa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button