BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo final-laurdenak prest

Larunbatean eta igandean, Eibarren eta Azpeitian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatuko dira.

Urriaren 26an Eibarren Coliseo Antzokian izango da saioa, 17:00etan hasita, eta honako bertsolariekin: Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe.

Hurrengo egunean, urriaren 27an,  Azpeitiko Soreasu Antzokian honakoak bilduko dira ordu berean: Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button