BESTELAKOAK

Durangoko Azoka herriz herri kulturaren plaza zabaltzeko

Durangoko Azokak Euskal Herriko hainbat txokotan emanaldi bereziak antolatuko ditu, Ahotsenea gunearen hamargarren urteurrena eta kulturaren plaza zabaltzeko asmoz.

Durangoko Azokak hainbat nobedade izango ditu aurten, bere 52. edizioan, horietariko bat “kulturaren plaza herriz herri ibiliko dela, Azokan gertatzen dena Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakusteko asmoz”.

Gainera, aurten Ahotseneak hamar urte betetzen ditu, eta bere ospakizunetan hainbat hitzordu interesgarri ondu dira. Argazki-erakusketa bat osatu du Txelu Angoitia, Saioa Cabañas Gau Ilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilariek urte hauetan ateratako 25 argazkirekin. Argazkiekin batera hainbat musikari, idazle, editore eta kazetariren gogoeta bana ere egongo da. Erakusketa honako leku hauetan egongo da: Tafalla kulturgunean (irailaren 29tik urriaren 8ra arte), Bilboko BIBA topagunea (urriaren 16tik 31ra), Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea (azaroaren 3tik 19ra) eta Azpeitiko San Agustin kulturgunean (azaroaren 20tik abenduaren 3ra).

Erakusketaz gain, herri bakoitzean kultur emanaldi bana izango da. Datak eta ikuskizunak honakoak dira: Tafallan, irailaren 29an, 20:30ean, Tafalla Kulturgunean. Kontzertua: Anari eta Jon Basaguren; Bilbon, urriaren 20an, 20:00etan, BIBA kulturgunean. Mikel Etxaburu idazlea eta Kintsukoroi musika-emanaldia; Gasteiz, azaroaren 3an, 20:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga musikariak eta idazle bat; eta Azpeitia, azaroaren 16an, 20:00etan, San Agustin Kulturgunean. Gorka Urbizu musikaria eta Gotzon Barandiaran idazlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button