BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan” lehiaketaren saridunak

Bilboko Udalak antolatzen duen Ideiak Martxan lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazleak jakitera eman dituzte. Ekitaldien antolakuntzako eta sorkuntza industriako profesionalek eta Gazteen gaietarako Zerbitzuko teknikariek osatutako epaimahaiak zortzi ekimen aukeratu ditu.

Guztira, 28 ekimen aurkeztu dira lehiaketara eta horietarik honakoak saritu dira:  
Encuentro Spoken Word Bilbao, adierazpen poetikoaren inguruko topagunea. Poesia gazteei hurbiltzea da helburua, ohiko errezitalaren kontzeptua eguneratuz, elementu berriak erabilita, hala nola, antzerkia, perfomancea edo musika;
Festival Jovenes y Blasfemas: Komikietan eta bideo-jokoetan emakumeek duten presentziari buruzko jardunaldiak egingo dira BilbaoArten.
Explora Festival Arte Joven:  Artearen proposamen berriak ikusarazi nahi dira ekitaldi honekin. Artista gazteen eta publikoaren arteko topagunea, ZAWPen.
Solifes musika-jaialdi solidarioa: Egoera ahulean dauden pertsonekin lotutako elikagaien gestioari buruzko sentsibilizazio-solasaldiak eta asteburu batean Bilboko lokal musikaletan (Bilborock, Satélite-T, Dock, Fever, Erribera…) eskainiko diren talde hasiberrien kontzertuak konbinatuko dira.
Recrea:  Zabor gutxiago sortzeak, berriro erabiltzeak eta birziklatzeak gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloan duen garrantziaz herritarrak eta, batik bat gazteak, jabearazteko prestakuntza eta informazio mailako jardunaldia.
Gazteen Musika Festa:  12-20 urteko gazteen topaketa musikaren inguruan, Dock Bilbaon. Zuzeneko emanaldiak, tailerrak eta solasaldiak egun osoan zehar.
Semana Internacional de la Arquitectura: Urriko lehenengo astelehenean Arkitekturaren Munduko Eguna denez, aste osoan programatuko dira jarduerak (mahai-inguruak, bisita gidatuak eraikin berezietara, tailerrak etab.).
Pakitxou: Formatu txikiko proposamen eszenikoak Pakidermo aretoan: mikroantzezlanak, poesia, musika-saioak, perfomanceak eta bestelako proposamenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button