BESTELAKOAK

The 2nilos, umorea eta musika Bilboko Biba aretoan

The 2nilos bikoteak ingelesa, euskara, gaztelania eta musika zaharrak nahasten ditu bere ikuskizun umoretsuetan. Show dibertigarriak dira eta partaidetza sustatzen dute. Bada, The 2nilos Bilboko Biba aretoan izango dira ostegunean, 21:30etik aurrera.

Urtarrilaren 17an, bestalde, Iratxe ibarra, Karmelo Landa eta Oihana Bartrak hitzaldia emango  dute, 19:30ean: Euskararen territorioak Bilbon eta Bizkaian, eztabaida eta ekinbide (sub-) urbano baterako materiala. Halaber, 18an, antzerki-saioa izango da, Gilkitxaroren eskutik, 20:00etan: Adarretatik zintzilik.

Urtarrilaren 20an, Inun bizkaitarrak bigarren diskoa aurkeztuko du, Da Nola. Zornotzarrak formari erreparatu nahi izan dio oraingoan. Poema eta melodia uztartzen erabili du energia handia, eta engranaje hori da kantaren funtsa.

Urtarrilaren 25ean, Josu Larrinaga Arza EHU/UPVko Gizarte Antropologiako irakasleak Euskal Musika Kosmikoak (Baga Biga) liburua aurkeztuko du, 19:00etan. Euskal musika popularra gizartearen isla eta aldatzailea lelopean plazaratutako lanak Euskal Herriko herri-musikak gizartean, eta alderantziz, izan duen eragina du ardatz.

Azkenik, hilaren 28an, 00:00etatik aurrera, Buhameak DJ saioa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button