BESTELAKOAK

Galdeketaun Lehiaketaren hirugarren edizioa amaitu berri da

Galdeketaun 12 eta 17 urte bitartekoentzat Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri.com kultura-arloko atariarekin eta Bilboko Itsas Museoarekin batera, abian jarritako ekimena da. Aurtengo ekitaldian, Ia 200 gaztek parte hartu dute eta 10000 jokaldi inguru egon dira.

Aplikazioak euskaraz ondo pasatzeko eta Bilbori eta Bizkaiari buruzko kultura orokorra ikasteko baliagarria da. Gazteen artean euskara sustatzeko sakelako telefonoko aplikazio honetan 10000 jokaldi inguru izan dira.

Galdeketaun lehiaketaren hirugarren edizioa, azaroan, abenduan eta urtarrilean izan da eta atzo sari-banaketa izan zen Bilbo Udaletxeko Arabiar Aretoan. Javier Orbe, 16 urtekoa, puntuaziorik handiena lortu duena, eta Ane Rodriguez, 13 urtekoa, lehenengo hamarren artean geratu dena, izan dira sarituak. Azken teknologiako sakelako telefono bana irabazi dute. Tablet (Bq Aquaris M10) biren zozketa ere egin da parte hartu duten guztien artean. Endika Ezquerrak (13 urtekoa) eta Ruben de Noiak (16 urtekoa) irabazi dute tablet bana.

Aurten galdera berri asko egon dira, batez ere Bilboko Itsas Museoaren lankidetzari esker. Euskaraz ondo pasatzea eta euskal kulturaz ezagutzak hartzea eta ikastea dira jolasaren xedeak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button