IKUS-ENTZUN

“EkoZinemaldia”, ekologiari buruzko zine erakustaldia gaurtik aurrera

Ekologistak Martxanek antolatzen du Ekozinemaldia, eta aurten ekologia sustatzen duen ekimenak hamar urte betekoditu. Ekozinemaldia aste betez ospatuko da, martxoaren 14tik 20ra, eta 17 udalerri bisitatuko ditu.

Zinemaldi bereziaren helburua oso zehatza da: ekologia soziala jorratzen duten luzemetrai, dokumental eta laburmetraiak herritarrei gerturatzea, gizarteak naturarekiko duen sentsibilizazioa sustatuz.
Hortaz, Ekozinemaldiaren X. edizio honetan, aldaketa klimatikoaren gaia eta hauek gainditzeko behar den trantsizioa landuko dira. AEB, Bolivia, India, Kanada, Brasil, Ekuador, Kuba, Grezia, Polonia, Alemania, Uruguai, Espainia eta Euskal Herrian ekoiztutako dokumentalak pantailaratuko dituzte.

Emanaldiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, eta euskarazko eskaintza ederra ere egongo da. Aurten Artea, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irun, Iruñea, Leioa, Lizarra, Oiartzun, Ordizia, Orereta, Segura, Tolosa, Trapagara, Ataun eta Seguran ikusi ahalko dira ekologia oinarria duten filmak.

Egitaraua hemen kontsultatu ahal izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button