BESTELAKOAK

Antzerkia eta Musika gaua, Lekeitioko Arropaineko Arraguan

Maiatzaren 20an, antzerki eta musika ekitaldian izango dira Lekeitioko Arropaineko Arraguan, 20:30etik aurrera: Dxusturi Teatro konpainiak Karramarroa obra aurkeztuko du, eta gero, Malatu taldeak joko du.

Eneritz Artetxe (Gernika) aktoreak antzezten du Karramarroa: 40 urteko emakume lotsagabe eta bitxi baten azalean sartzen da Artetxe, Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Lacuben idazleen testua antzezteko.

Malatu taldea osatzen duten musikariak, berriz, Gasteiz eta Leintz Gatzagakoak dira. Ibilbide luzeko musikariak dira: Ruper Ordorikaren Mugalaris taldeko Alberto eta Nando de la Casa, eta Potato, Gasteiz Big Band edo Anastua Jazz Perku Band taldeetan aritutako kideak, besteak beste. Haien doinuetan askotariko estiloak nahasten dituzte: folk, jazz, Afrikako erritmoak…

Informazio gehiago: arragua.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button