BESTELAKOAK

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu da Asmoz Fundazioak antolatu duen ikastaroa. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da ikastaro honetan.

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: prestakuntza, lana eta praktika.
Hauexek dira ikastaroaren ezaugarri garrantzitsuenak: Praktikan oinarrituriko metodologia, internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu Miramar Jauregian, Donostian). Iraupena: martxoaren 6tik 31ra.
Laneko prestakuntzarako Estatuko Fundazioaren (Fundae) hobaria jasotzeko aukera ere izango da. Ikastaroaren gidaria Joxerra Garzia, euskal idazle, kazetari eta EHUko irakaslea.

Informazio gehiago: Asmoz Fundazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button