MUSIKA

Mamba Beat taldeak bira egingo du "The Dance" singlea aurkezteko

Musika beltzeko makina bat estilo jotzen duen Mamba Beat taldeak The Dance singlea argitaratu berri du. Iraupen laburreko lan berri hori aurkezteko asmoz, taldeak dozena erdi kontzertu lotu ditu. Honatx datak: urriaren 2an Lizarrako gaztetxean; 7an Badajozeko Sala Mercantil-en; 8an Madrileko La Boiten; 14an Burgosko El Hangar-en; 15ean Gasteizko La Iguanan; eta azkenik 16an, Gernikako Trinkete Antitxokoan.

Mamba Beat Bilbon eratu zen dantzarako doinuak jorratzeko helburu garbiarekin. "Grabe obsesiboak, erritmo frenetikoak, sinte eroak, metalak sutan, ahots urratuak…dena errito ilunen zerbitzura, eta hoietan gai askotaz aritzeko beharrarekin: dantzaz, trantzeaz, gauaz, psiko-bidaietaz, instinto basatietaz, erlijio berriak bilatzeaz…", horra hor banda bilbotarraren estiloaren zenbait ezaugarri.

2007 eta 2009an Mamba Beat-ek bi CD erditu zituen (Mamba Beat eta Energia). Diskoek oso harrera ona izan dute bai publikoaren aldetik bai kritikaren aldetik, eta lan biei esker hainbat toki eta jaialditan jo dute, hala nola, Bilboko Aste nagusiko eszenatoki handian, Lanzaroteko Costa de Músicas-en, Granada-ko Fusibles Fest-en, Dijon-go (Frantzia) Baskarad-an.

Laster single berria aurkezten arituko dira 2010 urteko udazkeneko biran honetan. 2011rako eraso berria prestatzen ari dira, single berriak eta bideoak aurkezten hasiko duten bira luzea.

Mamba Beat-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button