BESTELAKOAK

“Guillotina” auto-edizioaren inguruko topaketa, Donostian

Ilustratzaile talde batek auto-edizioari buruzko Guillotina topaketa ondu du, igandean, ekainak 14, Donostiako Dabadaba tabernan; ekimenaren xedea da Gipuzkoako hiriburuko eta inguruetako sortzaile eta editorial txiki independenteak biltzea. Aurtengoa bigarren edizioa izango da. Ateak 12:00etan irekiko dituzte, eta 23:00etan itxi.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Festa honekin, era esperimental batean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak bildu nahi ditugu. Kanpoko laguntzarik gabe bere lana autofinantzatzen duen jendea, mugarik gabe, guztiz askeak diren emaitzak lortzen dituena. Horregatik Guillotina kanpoko dirurik gabeko festa da”.

Hauexek izango dira topaketan parte hartuko duten sortzaile eta argitalpen batzuk: Maitane Gartziandiaren Gogoratzen fanzinea; Alexis Hojaldreren BARRO fanzinea; Belleza Infinita argitaletxea: KLOF fanzinea; Italiako garage-rock taldeek 1987an argitaratutako Brian Jones died for y our Sins! kasetearen berrargitalpena; Hola Ediciones editoriala; Riot Flesh, Do It yourself, artea eta aktibismoa…

Horretaz gainera, kontzertuak ere izango dira, 18:30etik aurrera: Petra (desert rock; Donostia) eta German Carrascosa y La Alegria del Barrio (rock-and-roll, Iruñea).

Informazio guztia: guillotinafesta.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button