BERTSOTAN

Nafarroako eta Bizkaiko Txapelketako saioak

Joan den asteburuan jokatu dira bi txapelketako saioak. Bizkaikoan, Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko kanporaketa, eta Iruritan jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa Sarai Roblesek irabazi du.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da, eta sei bertsolari aritu dira kantatzen: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Bittor Altube Sarrionandia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Iker Garitagoitia Astigarraga, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Mikel Retolaza Etxebarria.
Diogun moduan, lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi izan da puntu gehien batu dituena. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.

Nafarroako Txapelketan, azaroaren 4an Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Sarai Robles Barañaingo bertsolariak. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza, Idoia Granizo, Ekain Alegre Gil, Eneko Fernandez, eta Egoitz Gorosterrazu.
Hurrengo saioa Vianan jokatuko da, eta hor, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button