BESTELAKOAK

Emakumeen hartu emana kirolarekin

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Emakumeak eta Kirola erakusketa paratu dute martxoaren 4tik 13ra.

Erakusketa Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu da, eta emakume kirolarien 20 argazki hartzen ditu guztira, 18 zuri-beltzean eta bi kolorean. Horrela, ibilbide bat egiten du emakumeen jardunean 70. urteetan kirolaren munduan sartu zirenetik. Erakusketak kirolariak modalitate ezberdinetan ezagutzera ematen ditu, hala nola, judon, hipikan edo tenisean, besteak beste.

Erakusketaren irudiekin batera heldu zaigun testuak honakoa dio. “Zuria eta beltza nagusi duen aztarna da, kirol-jardueren erretratua 1975. urte inguruan. Hau da, nahikoa aspaldi eta urrunekoa da, emakumezkoek egindako kirola lasai-lasai baloratu ahal izateko, nahiz eta emakumeari onartzen zitzaion kirola baino ez izan beharbada.

Gizartean, emakumeek gogor bai gogor lan eginda lortu dute kargu bat hemen eta plaza bat han. Gizarte hori kritikatu gabe, baina guztiok ezagutu eta errepikatzen ditugun alderdiei uko egin gabe ere, erakusketa honek iraganaren isla gozoa izan nahi du, topaleku atsegina oroitzapenak pizteko.

Emakumea-kirola bikotearen aspaldiko funtzionamendua ezagutarazteko aukera ere izan nahi du, benetakoa den baina gutxitan kontatu izan den historia berriro deskubritzeko aukera.

Eta hori guztiori Bizkaian bertan edo Bizkaiarekin Bizkaitik kanpo bikote hori bultzatu edo kirola eginez protagonista izan zirenen ausardia txalotzeko asmoz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button