MUSIKA

“Txikimusika”, familientzako picnic-a eta musika

Larunbatean, urriak 4, Txikimusika izeneko ekitaldia egingo da, Irungo Alai Txoko parkean, 12:00etatik 16:00etara; familiei zuzendutako picnic-a eta kontzertuak biltzen ditu, Eibarko Mursego eta Iruñeko Las Kasettes.

Ekitaldiaren xedea da Alai Txoko parkeko inguruaz eta musikaz gozatzea, lagun eta senideekin batera. Kontzertuak 12:00etan hasiko dira. Mursego musikari aski ezaguna da, izan ere, Maite Arroitajauregi txelo-jotzaile eibartarraren bakarkako egitasmoa da. Mursegok bere azken lanak, Hiru (Bidehuts), oso harrera ona izan du zaleen eta adituen artean, bertan, askotariko musikak bildu ditut, tropikalismoa, pop melodiak, poesia musikatua…

Bestalde, Las Kasettes Maier eta Edurne musikarien proiektua da; Iruñeko makina bat taldetan aritutako musikariak dira, tartean, Foralettes eta Ginkas. Bikoteak Hics, Hics, Hits, Hits izenburuko zazpi hazbeteko diskoa argitaratu du Chin Chin Records diskoetxe gomendagarriaren bitartez; diskoan, pop-rock kutsuko lau kantu bizi eta dantzagarri jaso dituzte Maierrek eta Edurnek.

Aipatutako kontzertuez gain, Txikimusika ekitaldian bestelako jarduerak ere izango dira txikientzat: musika-instrumentuak jotzeko aukera, tailerrak…

Informazio gehiago: txikisdelbidasoa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button