IKUS-ENTZUN

“Les Amants Du Pont-Neuf” filma pantailaratuko du Fas zineklubak

Leos Carax zinegilearen Les Amants Du Pont-Neuf (1991, Frantzia) aurkeztuko du bihar Bilboko Fas zineklubak El Carmen aretoan, 19:45ean. Filmarekin batera, Zenbatu antzerki konpainiak Mil Horas obra antzeztuko du.

Filmak Parisko Pont Neuf zubiaren inguruan bizi diren bi arloteren arteko maitasun-afera kontatzen du, Alex eta Michelle. Gizona artista zapuztua da, alkoholaren ondorioz; emakumea, berriz, maitasun-haustura latza pairatu duen pintorea da, zeina itsu gelditzen ari den. Hala, bien arteko dependentzia eragingo duen sentimendua loratuko da.

Bilboko zineklubaren arabera, “Caraxek hirugarren pelikula ekoizpen korapilatsu eta gorabeheratsua izan zuen. Zinegileak zine burgesaren edozein aztarna ezeztatzea proposatu zion bere buruari eta protagonistak (Lavant eta Binoche berriro ere) estolda sozialetatik irtendako bi clochard-etan bihurtu zituen, Parisen bihotzean instalatzeko, Pont-Neuf zubi dotorean, La Samaritaine biltegien aurrean kokatua”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button