MUSIKA

Urdaibaiko Organoak eta folklorea

Urdaibaiko Organoak ekimenaren aurtengo edizioan, uztailaren 15tik abuztuaren 15era, instrumentu folklorikoak izango dira protagonista, tartean, zanfona edo zarrabetea, kriskitinak, dultzainak eta alboka.

Aurtengo kontzertuetan, instrumentu horretako batzuek parte hartuko dute organo-kontzertuen aurretik eta atzetik. Halaxe, omenaldia egin nahi zaie ia desagertu diren herri baten kulturan garrantzi handia zeukaten lanbideei.

Kontzertu programa zabala atondu da datozen asteetarako. Lehen kontzertua uztailaren 15ean izango da, 20:00etan, Mundakako Andra Mari elizan. Bertan Pavao Masic (organoa), Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi (bertsolaria) bilduko dira.
Hurrengo egunean, uztailak 16, Ibarrangeluko San Andres elizan arituko dira Pablo Marquez (organoa), Martín Laca, Manuel Ángel Ziluaga eta Maiteder Olano (Dultzainak eta tanborra)

Hurrengo kontzertuetako plazak Gernika (uztailak 23), Kortezubi (uztailak 24), Axpe-Busturia (uztailak 26), Arratzu (abuztuak 5), Bermeo (abuztuak 11), eta Gautegiz-Arteaga (abuztuak 12) izango dira, besteak beste.

Programazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button