MUSIKA

Gatibuko Gaizka Salazarrek EraBatera abiatu du

Gatibuko bateria-jotzaile Gaizka Salazarrek EraBatera izeneko egitasmo berria abiatu du euskal eszenako musikari ezagun batzuekin batera: Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Salazarrek dagoeneko grabatu du estreinako lan luzea, zeina irailean argitaratuko den; disko horren aurrerapena ere plazaratu, Antipodetan.

Diskoa Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatu du laukoteak. Uhinak Komunikazioa agentziak jakinarazi duenez, kantuak Salazarrek idatzi ditu, baina taldean egin dituzte. “Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez”.

Horrekin batera, azaroan egingo dituzten zenbait kontzertu ere iragarri dituzte: 8an, Bilboko Kafe Antzokian; 9an, Donostiako Dokan eta 16an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button