LITERATURA

“Historia, arraza, nazioa” Azurmendiren azken lana

Joxe Azurmendi idazle zegamarrak Historia, arraza, nazioa izeneko lan mardula argitaratu du.

Elkar argitaletxeak luzatutako oharrean lanaren nondik norako sakonak helarazten dizkigu: “Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizkiulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizon-emakumeen borondate komunean, omen. Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duen arrasto sakona ere: nazionalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoa…”

Joxe Azurmendi Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea, eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bereak dira Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button