BERTSOTAN

“Inprobisazioa eta umorea eskenan” asteburu honetan

Inprobisazioa eta umorea eskenan tailerra, asteburu honetan, urriaren 19tik 21era, abiatuko da Bertsozale Elkartearen eskutik. Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozen adituek eskainiko dute Bergarako Aibar baserrian, bertsolaritzaz interesa dutenentzat.

“Ikastaro hau, gure baitako komikotasuna bilatzeko abenturan bidelagun izan nahi duten bertsolari/zaleei proposatzen diegu. Klown inprobisazioan dugun esperientziaren arabera, ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar”, esan dute antolatzaileek.

Hiru eguneko egonaldi intentsiboa izango da eta bost orduko saioak egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button