BESTELAKOAK

Azkuna Zentroak komikigintzako nazioarteko egoitzarako deialdia ireki du

Azkuna Zentroak komikigintzako nazioarteko egoitzaren deialdi berri bat zabaldu du, irailaren 11n itxiko dena. Hiru pertsonentzako egoitza gurutzatua da: la Maison de la Littérature de Québec, Angoulêmeko la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image eta Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bisitatu dezaten.

Hiru komikigilek hartuko dute parte Angoulêmen, Bilbon eta Quebecen egingo den proiektu honetan: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Egoitza gurutzatuko programa hau Angoulêmen (hilabete bat, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra), Bilbon (hilabete bat, otsailaren 20tik martxoaren 24ra) eta Québec-en (hilabete bat, martxoaren 25etik apirilaren 25era) garatuko da.

Hiru egoitzak eta hiri bakoitzak antolatzen duen jaialdiak aldi berean gertatuko dira (Angoulêmeko Komiki Jaialdi Internazionala, Gutun Zuria: Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia eta Festival Québec DB Québec-en).

2022ko edizioan, Andrea Ganuza (Azkuna Zentroa), Clara Chotil (Angoûleme) eta Charlotte Gosselin (Quebec) izan ziren hautatuak. 2021ean, egoitza honetaz gozatu zuten Higinia Garayk (Azkuna Zentroa), Marine des Mazeryk (Angoulême), eta Jimmy Beaulieuk (Quebec).

Egoitza honetan nola parte hartu jakin nahi baduzue: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button