MUSIKA

Galdames folk jaialdia

Galdameseko XI. Nazioarteko Folk Jaialdia urriaren 12 eta 13an egingo da, herri horretako S. Pedro enparantzan, 22:00etatik aurrera.

Bihar bertan, Iñaki Plaza & Band (Euskadi) eta Rúa Macmillan (Eskozia) taldeek jaialdiaren ateak zabalduko dituzte.
Lehena, Galdames Folkera dator bere banda berriarekin eta Ion Garmendia musikariarekin batera kaleratu zuen 20 Hatz diskoa zuzenean aurkeztuko du. Horrez gain, 2012aren amaieran argitaratuko duen diskoko kanta berriak joko ditu.

Bere ostean, Rúa Macmillanen txanda etorriko da. Askok diote musika tradizional eskoziarrak duen izar berri distiratsuena dela Rua, eta beste bi musikari onekin agertzen da eszenatokian: Tia Files gitarra-jotzailea eta Adam Brown bodhran izeneko tresna-jotzailea. Tyro izena du bere lehen diskoak, 2010eko maiatzean kaleratu zen, eta kritikariek goraipatu egin zuten, urteko disko instrumentala izendatzeraino.

Larunbatean, Gwennyn (Frantziako Bretainia) eta Searson (Kanada) taldeen kontzertuak egongo dira. Gwennynek zainetan darama tradizio bretainiarreko musika-joeren muina. Jaioleku duen Bretainian inspiratzen da, eta horregatik abesten du bretoieraz, ingelesez eta frantsesez egiteaz gain.

Beste aldetik, Searsonek sei disko grabatu ditu bere ibilbidean. Azken lana 2012ko urtarrilean argitaratu da Fade and Shine izenarekin. Lan horrek 16 abesti ditu, ahozko estiloan zein instrumentalean abestutakoak denak ere; orain arteko euren disko onena dela diote.

Musikaz gain, Andoni Egañak jasoko du Zilarrezko Alboka saria, eta musika tresnak egiteko tailerrak ez dira faltako.

Informazio guztia hemen duzue.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button