BERTSOTAN

Manu Goiogana onena Elgoibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena Elgoibarren jokatu zen joanden asteburuan, eta Manu Goigana onena izan zen. Atzean Oihana Iguaran eta Manex Mujika sailkatu ziren.

Goiogana zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.

Datorren asteburuan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera, eta bi saio jokatuko dira; larunbatean Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin; eta igandean, Andoaingo Bastero kulturgunean Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendirekin.
Saio biak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button