IKUS-ENTZUN

Nosferatu zikloak “Screwball comedy” generoa izango du aztergai

Azaroaren 9an hasiko da Tabakaleran eta 2017ko ekainaren 14a arte luzatuko da Nosferatu ziklo berria, zeinak AEBetako Screwball comedy genero klasikoa jorratuko duen.

Howard Hawks, Frank Capra, George Cukor edo Ernst Lubitsch dira, besteak beste, genero honetako ordezkari handienak, izan ere, Screwball tankerako film klasiko sorta zuzendu zuten, tartean, Bringing Up Baby (1938), It Happened One Night (1934), The Philadelphia Story (1940) edo Arsenic and Old Lace (1844).

Aktoreen harira, garaiko Hollywoodeko izar nagusiek parte hartu zuten komedia zoro horietan: Cary Grant, James Stewart, Katharine Hepburn, Spencer Tracy, Melvyn Douglas, Greta Garbo eta Clark Gable, besteak beste.

Donostia Kulturaren arabera, “Hollywood-eko komedia klasikoaren urrezko aroa (da). Komedia ludikoa zen, zoro samarra, batez ere inkonformista, ia beti menderaezina, apur bat slapsticka eta erabat asmaezina; “portaera onaren” arauak hankaz gora jartzeko eta istorio askoren atzean dagoen oligarkia ekonomiko aberatsaren balio tradizional eta patriarkalak urratzeko joera zuena, esate baterako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button