BESTELAKOAK

Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra

Galtzagorrik antolaturiko Bikoteka tailerraren xede nagusia euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da., bai eta idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso irakasleek zuzenduko duten tailerra urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra antolatu da. Eskaerak aurkezteko azken eguna, urtarrilaren 15a izango da.

Tailerrean honako zalantzak argitzen saiatuko dira: Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua? Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez? Zeintzuk dira arketipoak eta nola funtzionatzen dute? Nola sekuentziatzen da istorio bat? Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko? Nola argitaratu liburu ilustratu bat? Nola funtzionatzen du album ilustratuen edizioaren munduak gurean?

Tailerrean ariketa praktikoak azalpen teorikoekin tartekatuko dira. Eta horrez gain, film, irudi eta liburuak ere erakutsiko dira. Gainera, liburu grafikoen edizio mundua gertutik ezagutzeko parada izango dute ikasleek euskarazko album ilustratuak argitaratzen diharduten bi editoreren eskutik: Pello Elzaburu eta Unai Pascual, hain zuzen.

Informazio guztia: Galtzagorri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button