BESTELAKOAK

Futbola kirol bat baino zerbait gehiago denean

Korner, Kultura & Futbol festibalaren bigarren edizioa abian da Donostian, otsailaren 4tik 10era bitartean.

Kultura eta futbolaren arteko loturak agerian uzteko hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak eta proposamen eszenikoak antolatu dira aurten ere Korner, Kultura & Futbol festibalaren bigarren edizioan.

Bigarren edizio honetan, eta Anoetan Real Sociedad eta Athletic Clubaren arteko derbi maskulino eta femeninoa jokatu direnez, atzo bertan bertso-derbia gauzatu zen. Realeko hiru bertsolari (Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran) eta Athleticeko beste hiru (Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Xabi Paya) aritu ziren aurrez aurre.

Baina inaugurazioa gaur berton (otsailak 4) izango da Antzoki Zaharrean, Derbi de leyendas hitzaldiarekin. Luis Arconadak eta Jose Angel Iribarrek euren ibilbide profesionalen eta futbolari buruzko euren ikuspuntuari buruz hitz egingo dute.

Bihar, zinema izango da protagonista, eta saio bikoitza antolatu da Antzoki Zaharrean. Ihesa edo garaipena, 1981ean John Hustonek zuzendutakoa, eta Diamantino, Gabriel Abrantes eta Daniel Schmidt portugesek zuzendutakoa.

Otsailaren 7an, euskal kultura eta futbola aztertuko dira. Koldo Almandoz zinema zuzendariak, Gari abeslari eta musikariak, eta Ana Malagon idazleak hartuko dute parte solasaldian. Hurrengo egunean, Emakumezkoen futbola existitzen da lelopean, Victoria Eugeniako Areto Clubean, Vero Boquete, Nahikari García eta Aintzane Encinas bilduko dira Olga Vizak moderatutako solasaldian, Ellas también juegan: debate sobre el fútbol femenino gaiaz mintzatzeko.

Azkenik, otsailaren 9 eta 10ean, Kirol Legez / Fair Play izeneko ikusgarria eskainiko du Kukai Dantzak.

Hori eta gehiago Korner, Kultura & Futbol festibalaren bigarren edizioan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button