MUSIKA

The Uski’s, Korrontzi eta Txapelpunk Baga Bigaren fruitu berrien artean

Baga Biga diskoetxeak udazkenean plazaratuko dituen nobedadeen zerrenda iragarri du. The Uski’s, Korrontzi, Txapelpunk eta Reincidentes dira izan azpimarragarrienak.

The Uski’s bizkaitarrek taldearen izenarekin izendatu dute haien bosgarren lana. Baga Bigaren arabera, “sustraiak dituen rock aldera jo dute azken lanetan, baina melodien koru finak ahaztu gabe”. Hil honen erdia aldean kalean izango da.

Korrontzi folk banda ezagunak, berriz, azaroaren 18an plazaratuko du Korrontzi dantzan izenburuko seigarren grabazioa. Bizkaitarrek urteak daramatzate dantza taldeekin eta koreografoekin lanean; bada, lan honetan dantza eta musika uztartuko dituen zuzenekoa jasoko dute CD eta DVDan.

Txapelpunk lekeitiarrak Punkaren semeak tituludun zazpigarren lana argitaratuko du, azaroaren 26an. Diskoak sei abesti bilduko ditu. “Burua altxatzeko abestiak, zuzenekoak jai eta errebolta bihurtzeko osagaiekin”.

Sevilla hiriko Reincidentes taldeak lan mardula karrikaratuko du abenduaren hasieran: CD bikoitza, DVDa eta 200 orri inguruko liburuxka. Andaluziarrean 18. lana izango denak Argentinan grabatutako zuzenekoa jasoko du. Emanaldian, Latinoamerikako hainbat musikariren laguntza izan zuten.

Horiei, Enkore bilbotarren E izenburuko lana, eta En Tol Sarmiento (ETS) arabarren Beldurrik ez diskoak gehitu behar zaizkie, oraintsu aurkeztutako Larregiren bigarren lana, Pantomima, ahaztu gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button