MUSIKA

Kaskezur, Rukula eta Txost! taldeek Andoaingo gaztetxean joko dute

Euskal Herriko musika eszenako hiru talde oso interesgarri bilduko dira Andoaingo gaztetxean maiatzaren 13n, Kaskezur, Rukula eta Txost!. Andoaingo gaztetxearen arabera, “gaualdi berezia antolatu dugu hiru talde oraindik ere bereziagoekin”.

“Usurbildik datorren Rukula laukoteak gerria mugiaraziko dizu nahi gabe baldin bada ere. Rock dantzagarri terapeutikoa! Txost! musika odolean daramaten musikari musikazaleek osatzen dute banda itzela da. Ezusteko erritmoak, melodia malenkoniatsuak eta letra zoroak. Kaskezur taldeak Azpisugeak azken lan paregabea aurkeztera dator Baztango laukotea”.

Kaskezurrek, hain zuzen, oraintsu plazaratu du Azpisugeak grabazio bikaina. Nafarrek lan txukuna egin dute, hala musikan, nola ahotsetan, hamar kantuak ñabardurekin josita baitaude: gitarra jolasak, ahots konbinazioak… Horretaz gainera, Ibai Gogortzak (Borrokan eta Joseba Irazoki eta Lagunak) eginiko ekoizpen lana ere azpimarragarria da oso. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira.

Nontzeberritarroi iruditu zaigu 2017an, orain arte, entzun dugun euskal disko interesgarrienetarikoa dela, eta gure ustez Hasier Larretxeak bete-betean asmatu du diskoaren deskripzioarekin: “Azpisugeak power-pop, psikodelia eta rock proposamen dastagarria da, Sonic Youth eta Superchunk gisako taldeen herentziaren itzaletik edaten duena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button