IKUS-ENTZUN

“RECacciona” bideo lehiaketa abian

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, bideo lehiaketa abiatu da, RECacciona. Gazteok enplegu duina! lemapean.

Bertatik azaldu dute zein den lehiaketaren helburua: “…gazteontzat enplegu duina sustatzeak duen garrantzia erakutsi dezazuela pertsona eta elkarte ezberdinek, zuen erara. Gure helburua, azken finean, gazteriaren lan egoera hobetzeko indarrak batzea da, eta gazteok enplegu duintzat ulertzen dugula ezagutaraztea”.

Eta horren inguruan hainbat planteamendu egiten dituzte antolatzaileek: “Noizbait galdetu al diozu zure buruari zergatik ote dauden orokorrean hain gaizki ordainduta gazteoi eskaintzen dizkiguten enpleguak?
Zergatik eskaintzen dizkiguten kontratuak laburrak ala atzerrian diren? Zergatik hainbeste eskaintzek dute praktika edo beka aurrezkia?
Gazte bezala, enplegu duina izateko aukerarik ez duzula sentitzen al duzu?
Zuri ere iruditzen zaizu zure inguruko jende gaztea lan-prekarietate egoera batean bizi dela?
Honi guztiari aurre egiteko proposamenak okurritzen al zaizkizu?”

Bada, honetaz guztiaz berba egiteko eta zuen balorazioa azaltzeko, bideo bat egitera animatu nahi zaituztete. Hortaz, gutxienez bi pertsonaz osatutako taldea osatu, izen-emate orria bete, gehienez lau minutuko iraupena duen bideoa egin, eta gero youtube-ra igo ezazue, bidali lotura komunika@egk.org  helbidera eta bidali kopia bat DVDan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko edozein egoitzetara, maiatzaren 30a baino lehen.

Bestelako datuak hemen topa ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button