BESTELAKOAK

Dinamik(TT)ak auzolandegian parte hartzeko izen-emate epea ireki da

Dinamik(TT)ak opor sortzaileetan pasa nahi dituzten gaztei zuzendutako sormen-auzolandegiak dira. Batxilergoko azken ikasturtean dauden, eta modu orokorrean sormenarekin zerikusia duten ikasketetan interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat pentsatutako ekimena da.

Bertan, hainbat artistekin elkarbizitza eta lankidetza aritzeko aukera egongo da, helburua hausnarketa aktibo eta proaktiboa izanda. Hau da, museoaren eta hiriaren zein hiritarren arteko harremana nola eta zertarako gauzatzen den hausnartuko dute.

Izena emateko fitxa behar bezala bete ez ezik, aurkezpen bideo bat ere egin behar da non parte hartzeko arrazoiak eta interesak azaldu behar diren. Horrez gain, bakoitzak dituen interesak eta kezkak azaltzen dituzten lanen txosten bat aurkeztu ere egin beharko da, hala nola argazkiak, musika, bideoak edota testuak.

Jasoko dituzten eskaeren artean 10 pertsona izango dira aukeratuak auzolandegian parte hartzeko.

Amasté Comunicacionek bidalitakoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button