BESTELAKOAK

Bilboko Arte Liburu azokako bosgarren edizioa

BALA, Bilboko Arte Liburu Azoka abenduaren 15ean, 16an eta 17an egingo da Bilbon. Bertan, norberak argitaratutako lanak, fanzinegintzak, argitaletxeak, liburu-dendak, diziplina anitzeko artistak, editoreak, idazleak, ilustratzaileak eta abar topatzeko abagunea izango da. Izan ere, BALA azoka argitaletxe, inprenta, liburu-denda espezializatu eta artista autoeditatuen arteko topaketa-gunea da, eta ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka ere bai.

BALAk “euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzea (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzea du helburu. Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak eta hasieratik argitaratu arte dituen baldintzak erakuste aldera”.

Programazio zabala atondu dute egunotarako. Zer, noiz eta non jakin nahi baduzue, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button