MUSIKA

Proposamen gastro-musikal originala, The Como Mothers Gospel hirukotearekin

Kursaal Eszenak proposamen gastro-musikal bat antolatu du asteburu honetarako The Como Mothers Gospel hirukotearekin. Hitzordu bikoitza larunbat gauean, 25ean, eta igande eguerdian, 26an, izango da, Nineu jatetxean.

The Como Mothers Como hiriko ahotsak dira (Mississippi). Eta jainkoari kantatzeko era ederra dute Angele Taylor eta Della Daniel ahizpek eta Ester Mae Smith-ek. Bizitza osoa daramate abesten Mount Moriah eliza baptistan, Comon, baina orain, larunbat eta igandean Nineu jatetxean arituko dira, hots, musika eta gastronomia uztartuz.

The Como Mothers hirukoteak maiatzean argitaratu zuen bere azken diskoa, Move Upstairs, 11 abestik osatua, eta bertan 60-70 hamarkadetako gospela eta soul, funk eta rithm & blues entzun ahal dira.

Egiazko gospelaren zaleentzat hitzordu ederra!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button