BESTELAKOAK

Abian da “Gazte Sortzaileak” bekaren aurtengo deialdia

Gazteek sortutako ekitaldi kulturalak abian jartzeko Gazte sortzaileak bekak izena emateko epea ireki du. Guztira 4.000 euroko laguntza eta aholkularitza eskainiko ditu. Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea nahi du.

Interesa izanez gero, adi honi: 17-35 urte bitarteko gazte arabarrei zuzendua dago, eta helburua gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea bilatzen du. Era berean, euskarazko kultura-programazioan eragitea du xede, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.
Bestalde, bakarkako edo taldekako lana izan daiteke, eta hainbat diziplinatako proiektuek dute tokia deialdian: antzerkia, zinema, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, bakarrizketa, musika, poesia-emanaldia, performancea eta diziplinen arteko nahasketa.
Beka jasotzen dutenek 6 hilabetera proiektua estreinatzen dute normalean.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 15era arte egongo da irekita, eta Udalaren Erregistro Nagusian, Gasteizko gizarte-etxeetan edo Gasteizko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke.

Deialdiaren oinarriak eta bestelako informazioa hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button