MUSIKA

Jario beltzak Baionako Black and Basque jaialdian

Afrikako eta Euskal Herriko artistak batzea du xede musika beltza ardatz duen Black and Basque jaialdiak; estreinakoz egingo dute asteburu honetan Baionan.

Ostiralean hasiko dira emanaldiak disko jartzaileen saioak direla medio: DJ RKK, DJ Rapsode, DJ Moustic eta Laurent Garnier. La Poterne parkean arituko dira 21:00etatik aurrera.

Kontzertuak ez ezik, bestelako jarduerak ere izango dira jaialdiaren lehendabiziko edizioan; tartean, kaleko arte erakustaldiak, hitzaldiak eta herri bazkariak.

Larunbata izango da, hain zuzen ere, Black and Basque jaialdiaren egun nagusia. Egitaraua 10:00etan hasiko da Edouard Glissanten omenezko erakusketarekin. Egun horretan, gainera, kontzertu interesgarrienak ikusi ahalko dira. Esaterako, 21:00etan The Johnny Freelance Experience & Afrika taldeak joko du. Talde horretako abeslaria Afrika Bibang kantari euskalduna da, eta ondoan hainbat jatorritako musikariak ditu. Bandak soul, funk eta disko musika uztartzen ditu.

Horretaz gain, larunbatean Sandra Nkake, Old School Funky Family eta Angelique Kidjo arituko dira. Guztiek musika beltza jorratzen dute, besteak beste, funk, soul edo jazz estiloak.

Egitaraua igandean amaituko da. Egun horretan, besteak beste, Akhenaton eta Fag Larage rap bikotea izango da La Poternen, 19:00etan.

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button