ARTEA

Montehermoso Kulturuneak Elena Abaitua lehen emakume argazkilaria omenduko du

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Montehermoso Kulturuneak Elena Abaitua lehen emakume argazkilaria omenduko du, eta bere lanaren inguruan ondutako Estereoskopiak: 16+16 erakusketa martxoaren 8tik apirilaren 24ra bitartean egongo da ikusgai.

Bilboko Euskal Museoak biltzen duen Eulalia Abaituaren (Bilbao, 1853-1943) argazki-artxiboaren inguruan eginiko egitasmoa berezia da Estereoskopiak 16+16. Erakusketa bi edukiren arteko batuketa da: iragan bisuala, hiru dimentsioko betaurrekoekin ikusiko duguna, eta ahozko orainaldia, audiogidekin femenino pluralean entzungo duguna.
Lehenengo zatian Abaituaren lanak jasotzen dira; anaglifo kopiak dira, hain zuzen ere, erliebezko irudiak retro argiztaturiko pantailen barruan erreproduzitzeko teknika; irudi tridimentsional gisa ikusteko. Bigarrenean, berriz, ahozko testigantzak biltzen dira, irudi horiek hainbat emakumeren sortzailerengan eragindako hitzak edo kontakizunak, tartean, Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia.
Irudiei aurre egin behar izan diete, eta betaurrekoak jantzita, haiei begira, kontakizunak sortu dituzte.

Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) Euskal Herriko lehen emakume argazkilaritzat jotzen da.  Abaituak begirada arretatsu eta sentikorrez atera zizkien argazkiak Euskal Herriko jende eta lekuei, XX. mende hasierako landa- eta hiri-giroko gizartearen isla baitziren. Argazkietan euskal ohitura, festa eta tradizioak islatu zituen. Emakume ugariren erretratuak egin zituen eta protagonismo eta duintasun handia eman zien: sardina-saltzaileak, arropa-garbitzaileak, esnedunak, ura garraiatzen ari ziren emakumeak, nekazariak… Erretratuak ia beti kanpoan atera zituen, argi naturalarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button